Ez dira bi aste igaro Txileko meatzariek infernua utzi zutenetik eta dagoeneko Espainiako telebista pribatu batek merkantzia moduan eskainiko dizkigu, “prime time”-ean eskaini ere.
Antena 3-ek izango du aipaturiko “ohorea”. Parafernalia ugariz beteriko programa espero da, eta seguruenik beti gertatu ohi den moduan zurikeriarik ez da faltako; meatzarien erreskatea bera ere “show” handi bat izan baitzen.
Egia baita gobernuek, enpresariek eta komunikabideek egindako lana itzela izan zela meatzari hauek zulotik ateratzeko orduan. Baina egia da baita ere, gobernu eta enpresari hauek izan zirela langile hauek zuloan eta egoera tamalgarrian sartu zituztenak.
Hemen duzue “show”-aren hasiera. Segida gaur gabean. Filma ere martxan da. Queen taldeak zihoen moduan "Show must go on".
http://www.ivoox.com/euskal-herriko-notizia-bitxiak_sb.html?sb=euskal+herriko+notizia+bitxiak
ResponderEliminar