Joan den ostiralean jarri zen abian Kataluniako hauteskundeetarako kanpaina. Hautagai guztiek ekin zioten beren programari, ahalik eta botu gehien eskuratzearren. Bakoitzak bere estiloa baliatzen du, herritar soil gisa azaldu, opariren bat egin...
Esan bezala, ostiralean ekin zioten Kataluniako aginterako hautagaiek beren lanari. Hori arratsalde partean izan zen. Bada, gau hartan bertan, hautagaietako bat, Artur Mas, La Sexta telebista kateko Buenafuente saioan izan zen. Bertan, CiU alderdiko hautagaia natural aurkeztu zen. Eta ekintza hori ere kanpainaren parte da. Izan ere, politikariek telebistaren beharra dute beren programa politikoaren berri emateko, beren irudia hobetzeko, jendearen iritzia aldatzeko... Telebista eta bestelako hedabideak ezinbesteko tresna dira hauteskundeetan emaitza onak lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario