Jakina da hedabideek ezin dutela gertakari guztien berri eman. Ez dute ez lekurik ezta astirik ere hainbeste albiste emateko. Beraz, hautaketa bat egin behar dute albiste guztien artean.
Hautaketa hori, ordea, ez da batere objektiboa izaten. Edozein gairekin loturik, bakoitzak interesatzen zaionaren arabera erabakitzen du eskeiniko duen informazioa. Gauzak horrela, haiek erabakitzen dute zer den garrantzitsua eta zer ez. Baina, kasualitatez, beti estatu, gai, alderdi politiko edo kirol berekoak izan ohi dira. Alegia, eurei ematen diete beti garrantzia, eurak bakarrik existituko balira bezala.
Gai guztietan gertatzen da hori, baina kontua are nabarmenagoa da kirolaren munduan. Izan ere, kirolen aniztasuna behar zen lekuan kirol baten erregetza dugu. Gaur egun, futbolak kazetaritzako kirol tarteen erdia edo gehiago hartzen ditu. Futbol munduko edozein huskeria da beste kirol bateko albiste garrantzitsuena baino garrantzitsuagoa. Bestalde, futbolaren barnean ere, talde pare batek betetzen du informazio osoa, eta gainerako taldeak beste kirolen lekuan geratzen dira, ia tokirik gabe. Baina, azkenean, futbolak hartzen du toki guztia ia.
Horrela, beste kirolek oso tarte gutxi izaten dute, eta batzuek hori ere ez. Gauzak horrela, kirol "minoritario" horietako talde edo kirolari gehienak ez dira sekula agertzen hedabideetan. Eta badakigu, hedabideetan agertzen ez dena ez da existitzen. Hala diote. Edo hala izatea nahi dute. Azkenean, kirolen arteko desoreka horrek kirolen aniztasunarekin amaitzera jotzen du. Eskerrak kirol horietako jarraitzaileak ez diren hedabideen informazioaz bizi!
lunes, 6 de diciembre de 2010
domingo, 5 de diciembre de 2010
Surioren “Aspaldiko” artelana
Surioren “artelanetako” batek, 2011ean ere ETB2-ko programazioan jarraituko du, nire zoritxarrerako. Urrusoloren Aspaldiko, A2 edo dena delakoak, nahiz eta audientzia eskasak lortu (Pasalorekin alderatzen badugu behintzat), EITBko zuzendaritzaren babesa jaso du hurrengo urteari begira.
Onartu beharra dut ez dudala Arantza Sinobas maite, eta are gutxiago Urrusolo. Onartu beharra dut, programa hasi baino lehen ere, honen kontrako iritzia eraikia nuela. Hala ere honako honetan ez dut gorrototik hitz egiten. Telebista saioa, Urrusolo egon edo ez egon (jakina, hobe ez badago) txarra iruditzen zait, geldoa, aspergarria, saltsa gutxikoa. Pasalo, eta badakit alderaketak egitea oker eta intentzio txarrez jokatzea dela, hau baino askoz hobea iruditzen zitzaidan eta han ere Zorrilla abizeneko neska gogaikarri bat bazegoen. Hala ere, hasi aurkezleetatik, segi mahaikideetatik, eta Paloma Zorrillaren pertsonan amaituta ere, Aspaldiko edota A2 baino askoz hobea zen. Beste saltsa bat zuen, beste “pluralismo” bat, nahiz eta batzuetan azaleko pluralismo bat izan.
Agian nire arazoa da. Seguruenik. Surioren telebista “berria” ona izango da, zihur. Hala ere audientziek kontrakoa diote, gustatzen ez zaion bakarra ez naizenaren seinale. Hala ere Aspaldikok edo A2k hor jarraituko du, betiko gabeziekin. Bitartean nik berdin jarraituko dut, sartaldeko telesailak iritsi bitartean, ETB2 ez jartzen.
Hemen dituzuen albistearen inguruko zenbati esteka:
domingo, 28 de noviembre de 2010
Bartzelona eta Real Madrid: monopolio informatiboa
Iritsi da azkenik espainiar ligako klasiko handia, Real Madrid eta Bartzelonaren arteko partidua. Telebistako albistegiak bi edo hiru astez arduratu dira lehiaren etorrera iragartzeaz, eta egun hauetan saturazioraino iritsi dira, kirol atalak erabat betez.
Futbola da zalantzarik gabe kirolen izarra Espainian, baina badaude interesa eragiten duten beste zenbait kirol, eta hauei ez zaie normalean inongo tokirik eskeintzen. Futbolaren mesedetan beste kirolekin ematen den baztertze hau, futbolaren barruan ere ematen da, txapelketa berean dauden taldeen artean gainera. Aurrez aipaturiko bi taldeak dira estatuan zale gehien dituztenak eta beraz, interes gehien eragiten dutenak. Horregatik ematen diete horrenbesteko garrantzia albistegiek. Baina azken urteetan pentsaezinezko mugetara iritsi gara.
Albistegiak, informatzeko saioak, entretenimendu hutseko saio bilakatu dira. Honek kirol informazioan ere eragin guztiz kaltegarria izan du, Mourinhoren txikleen inguruko erreportajeek aipatutako taldeek jokatu gabeko partidu baten laburpenari aurre hartzeraino. Praktika honek, desinformazioa sustatzeaz gain, talde hauek besteekiko duten aldea areagotzea baino ez dakar, gehien agertzen direnak jende gehiago erakarriko baitute beti eta honek diru gehiago. Beste kirolek ere gaitzespen hau jasaten dute futbolarekiko, ondorio berekin.
Aste hau izan da salatzen den jardun honen adibide garbiena, tratu guztiz partzial hau agerian utzi baita, txapelketa osoa bi talde hauen arteko lehia honetara mugatuz. Hedabideek, publikoek bereziki, ez lukete kontzienteki interes pribatu batzuen mesedetan jokatu behar, beste batzuei kalte egingo badiete. Hala ere, hau beste alorretan ere ematen da. Zorionez bihar ahaztu egingo dugu kontu hau, ohiko egoerara itzultzearekin; baina arazoak hortxe jarraituko du.
Sukaldaritzaren fenomenoa
Hedabideetan era guztietako programak egiten dira, marrazki bizidunetatik hasi eta txutxu-mutxuen programa arrosetara. Batzuek hedabide batzuetan dute beren lekua, beste batzuek besteetan. Arrakasta ere ez da maila berekoa izaten, ezta ikusleria ere. Baina, dirudienez, badago programa mota bat euskarri guztietan, hedabide askotan eta ikusle guztientzat ematen dena. Sukaldaritzaren fenomenoaz ari gara. Izan ere, azken urteotan indar handia hartu dute telebista kateetan sukaldaritza saioek. Eguerdietan edo beste ordutegi batean, zenbait katetan dauzkagu Karlos Argiñanoren saioa, Robin Food, La cocina de Bruno Oteiza edo Hoy cocinas tu bezalakoak.
Baina ez hori bakarrik. Fenomeno hau ez da telebistan soilik ematen. Sukaldaritza aldizkari, egunkari, irrati eta webguneetan ere badago. Ohikoak dira edozein aldizkari edo egunkari orokorretan eta zenbait irrati saiotan ematen dituzten errezetak, gehienetan sukaldari ospetsu baten eskutik.Beraz, indar handia du sukaldaritzak hedabideetan, baina zergatik? Jatea existitzen den plazer handienetakoa delako ote?
viernes, 26 de noviembre de 2010
Internet, ikasketetarako baliagarria den tresna
Internet ez da soilik komunikaziorako hedabide bat, irakaskuntzan erabiltzeko tresna bikain bat ere bada. Internetek eta komunikazio bide berriek ireki dituzten baliabideetatik zein dugu ordea erabilgarriena irakaskuntzan? Zein da ikasleek gehien erabiltzen dutena? Galdera horiek erantzuten saiatzen da urtero Jane Hart, Irakaskuntza eta Funtzionamendurako Teknologien zentroko burua izateaz gain, blogaria ere dena.
Ikasle eta irakasle desberdinei galdetu ondoren egiten duen sailkapenean, aurten ere iaz bezala Twitter dugu lehenengo postuan. Betidanik esan da, Twitter komunikatzeko tresna izateaz gain, ikaskuntza eta jakituria sare zabal bat eratzeko tresna ere badela. Kazetarientzat adibidez, munduan sortu edota ekoizten diren albiste eta informazioen berri izateko gune paregabe da. Listan agertzen diren beste komunikabideak ere, oso baliagarriak izan daitezke kazetariaren lanerako; beraz, bere web orrian sartu eta lehen postuetan zein aurkitzen diren ikusi dezakezue. domingo, 21 de noviembre de 2010
Umorearen tabuak
HazteOir.org eta DJCk, La Sexta katearen kontrako salaketa bat jarri dute erlijioaren aurkako gorrotoa sustatzeagatik. Andreu Buenafuenteren saioari leporatu diote zehazki katolizismoaren irudi oker bat aurkeztu izana, “Conozcamos la Iglesia católica” izeneko bideo batean.
Bideo hau ez da bereziki gogorra edo iraingarria, programa hau bera izan da eliza katolikoarekiko kritikoago beste zenbaitetan. Beraz salaketa honek harrigarria izan beharko luke lehen begiratuan. Hala ere, ez gaitu guztiz ezustean hartzen; oraindik ere komunikabideetan askatasun osoz tratatu ezin daitezken gai batzuk baitaude, eta noizean behin arduratzen da norbait hau gogorarazteaz.
Espainiar estatuan, Gerra Zibila eta ondorengo diktadura, errege familia eta erlijio katolikoaz ez da hedabideetan lasaitasunez hitz egiten, zentsura ematen delarik. Hau barnetik etortzen da gehienetan, autozentsura alegia, nahiago izaten baita gai hauekin kontu handiagoz ibiltzea. Hau gertatzen ez den kasu urrietan berriz, beti altsatzen da ahotsen bat noraino irits daitekeen esateko.
Elkarte hauek arrazoia dute bere mezuan: gorrotoa mespretxua eta diskriminazioa ez dira inola ere bultzatu behar. Baina ez da onargarria batzuek besteek baino trataera hobea jasotzea, bereziki tratu hau jasotzeko inongo meriturik egin ez dutenean. Eta urte gehiegi daramatzagu egoera hau onartzen.
Arrakastaren formula: kalitatea ala... "famatuak"?
Hedabideetan, eta telebistan gehienbat, edozer egiten da arrakasta izatearren. Arrakasta, arrakasta... Zer da arrakasta? Programa on bat egitea, kalitatezkoa eta hezitzailea? Ez, hori jada ahaztuta dute. Gaur egun audientzia handia izateak baino ez du balio. Berdin dio programa hori oso kalitate eskasekoa den, etikoki ezegokia den edo besteen bizitzetan modu txarrean sartzen den. Audientzia duen bitartean...
Beraz, hedabideek audientzia lortu behar dute, publiko asko biltzea euren programen aurrean. Eta, noski, horretarako kalitatezko programak egiten dituzte, hezitzaileak. Bada, ez, esan dugu lehenago ez dela hala gertatzen. Izan ere, kalitatezko programa bat egiteak ez du arrakasta bermatzen. Beharbada azkenaldian egiten diren programek bultzatu dute publikoa kalitateari garrantzia gehiegi ez ematera. Orain beste formula batzuk dauzkate arrakasta eskuratzeko, "famatuen" erabilpena, esate baterako. Jende ezagunaren presentziak indar handia du, programaren kalitateak baino handiagoa. Eta kontu pertsonalen ingurukoa edo beren alde ilunen ingurukoa bada, are gehiago. Gainera, horietako batzuk meritu batzuk eginez ezagun egin badira ere, gehienak telebistan egin dira ezagun, inolako meriturik egin gabe.
Badira kalitatearekin arrakasta dutren programak, baina gero eta gehiago jotzen da pertsona famatuen kontrataziora. Aurreko artikuluan ikusi dugun moduan, famatuen eta beren abertasunen legitimazio eta gorespena egiten da. Hori bilakatu baita "arrakastaren formula".
Beraz, hedabideek audientzia lortu behar dute, publiko asko biltzea euren programen aurrean. Eta, noski, horretarako kalitatezko programak egiten dituzte, hezitzaileak. Bada, ez, esan dugu lehenago ez dela hala gertatzen. Izan ere, kalitatezko programa bat egiteak ez du arrakasta bermatzen. Beharbada azkenaldian egiten diren programek bultzatu dute publikoa kalitateari garrantzia gehiegi ez ematera. Orain beste formula batzuk dauzkate arrakasta eskuratzeko, "famatuen" erabilpena, esate baterako. Jende ezagunaren presentziak indar handia du, programaren kalitateak baino handiagoa. Eta kontu pertsonalen ingurukoa edo beren alde ilunen ingurukoa bada, are gehiago. Gainera, horietako batzuk meritu batzuk eginez ezagun egin badira ere, gehienak telebistan egin dira ezagun, inolako meriturik egin gabe.
Badira kalitatearekin arrakasta dutren programak, baina gero eta gehiago jotzen da pertsona famatuen kontrataziora. Aurreko artikuluan ikusi dugun moduan, famatuen eta beren abertasunen legitimazio eta gorespena egiten da. Hori bilakatu baita "arrakastaren formula".
Suscribirse a:
Entradas (Atom)